XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Diskagintzan: 1962an Iparraldean Michel Labegerie-rekin hasitako mugimendua da izan.

Gaur euskaraz 250en bat diska izango dira, eta diskaetxe moduan:

Cinsa, Herri Gogoa, Artezi, IZ, Elkar... aipatu behar.

Kazetaritza: Astean behin bada ere, 1986ko udazkenetik, Deiaren eskutik Eguna eta Eginen eskutik Hemen kazetak, eta Euskara hutsean azken urteetan Egunkaria.

Irratia: Euskarak irratian ere bere eboluzioa izan du, egungo Hego Euskal Herriko 25 emisorak kontutan hartuz.

Hasieran, 1960. urte inguru hartan, mezak, errosarioak kalbarioak, bertsolari saioak baserritarrentzako programak, ziren euskaraz entzuten zirenak. Arrate eta Segura moduko irratiak.

Euskararen normalkuntzari dagokionez, bilakaera nagusia Loiolako Herri Irratian somatu zen, euskara baserri girotik atera eta hiri hizkuntza izateko moldaketa lanetan hasi zenean.

Gaur egun euskara normalki erabiltzen dutenak Hegoaldean, Segura, Arrate, Loiola-Donostiako Herri Irratiak, Bilboko Herri Irratia eta Euskadi Irratia. Iparraldean, Gure Irratia.

Telebista (ETB). Euskal Telebistaren historia oso oraingoa da ezer esateko.

Durangoko zentruak 1982ko abenduaren 31n, gauerdiko 12etan izan zuen bere lehen emanaldia. Donostiako zentrua ere, 1987. urte honetan hasi da.

EUSKARAREN ESTANDARDIZAZIOA ETA MODERNIZAZIOA

Euskarari gagozkiolarik, estandarizazioa, funtsean, batasuna dela esan ohi da.

Eta euskararen batasuna hortaz, euskararen normalkuntzaren oinarrian dago.

Batasuna da normalbidearen lehen urratsa.

Kontuan har Saussure-k zioen honako hau: bere kasa uzten den hizkuntzak dialektoak besterik ez ditu ezagutzen; horietako bat ez zaio besteri nagusitzen; eta horrela etengabe zatikatuz joango da hizkuntza

a) Euskararen batasunaren urratsak

Euskal literaturaren hasieratik agertzen da adierazia batasunaren premia.

Aski da Leizarragaren Testamentu Berriaren (1571) edota Axularren Geroren (1643) hitzaurreak irakurtzea.

Euskararen estandarizazioa planifikatzeko lehen urratsak, berriz, XX. mendekoak dira.

Euskaltzaindia bera sortu zenekoak geroztik hainbat proiektu eta iradokizun eman izan da euskararen batasunari buruz.

Hala ere, gaur egungo euskara batu honen plangintzak 20-25 urtetako historia besterik ez du.

Arantzazun egin zen kongresuan (1968) onartu zen euskara batuaren oinarrizko proiektua: ortografia, morfologia, sintaxia, hitzen mailegutza, etab.

Bigarren urrats handia 1978an Bergaran egindako kongresua izan zen, hamar urteren buruan ibilitako bidea aztertuz, Arantzazuko proiektua eta batasun eredua berretsia gelditu baitzen bertan.

Dena den, bidea oraindik luzea da, euskara batua egunean-egunean egiten baitugu.

b) Euskara batuaren onarpena

Gaur egun, euskararen batasuna, Euskaltzaindiak gidatua, onartua dago, bera baita Euskal Herriko irakaskintzan, liburugintzan, etabarretan gehiengo osoz erabiltzen den euskara.